ANIZTASUN SEXUALARI LEKU EGITEN

Homofobiak gure ikastetxean lekurik izan ez dezan, BATERA GARA ikasle taldeak lanean jarraitzen du konfinamendu garai honetan ere.

 

Aste honetan Tutoretza saioak erabili dira gaiaren aurkezpena egiteko eta hausnarketarako tartea hartzeko. Saio hauek genero eta aniztasun afektibo sexuala modu askean bizitzen laguntzeko balio izan dute.  

Izan ere askatasun begiradak nahi ditugu gure ikastolan, gure kaleetan eta baita gure gizartean ere. Egape BHI ikastetxeak askatasunean bizi diren pertsonak hezi nahi eta behar ditu, diren bezalakoak izan daitezen, diskriminaziorik gabe, epaituak izan gabe.