ANGELA BARANDIARANI IRITSI ZAIO ERRETIROA

38 urtez Egapeko aholkularia izan denari iritsi zaio merezitako erretiroa.

Egape Ikastolako aholkularia izan da 38 urtez Angela. Azaroaren 21ean, bere azken eskola jarduna izan du Egapen, eta bestelako jardun bati emango dio hasiera orain. Egapeko ikasle, familia eta irakasleen bidelagun izan da urte guzti hauetan. Asko du eskertzekoa Egape Ikastolako komunitateak, urte guzti hauetan Angelarengandik jasotakoaz. Orain bestelako zereginei ekingo die, baina egon ziur Egapek beti izango duela zer eskertua. Azaroaren 21ean, Egapeko ikasle eta langileek merezitako agurra eskaini zioten, urte guzti hauetan egin duenaren ordainetan. GOZATU ETAPA BERRIAZ ANGELA ETA IZAN DADILA ORAIN ARTE BEZAIN OPAROA!