AÑARBEKO URAK EZAGUTUZ

DBH 1. mailako ikasleek Añarbeko Urak-en instalazioak bisitatu dituzte.

 

DBH 1. mailako ikasleek Añarbeko Urak erakundeak Astigarragan eta Loiolan dituzten Petritegiko EUTE  (Ur Edangarriaren Tratamendu Estazioa) eta Loiolako HUA (Hondakin Uren Araztegia) instalazioak ezagutu dituzte ikasturtearen hondarrean.

Astigarragako EUTEan Añarbe ibaitik Goizuetan jasotako urak edangarriak nola bihurtzen diren ikusi dute. Instalazioen antolaketa eta funtzionamendua azaldu zaie eta, talde txikitan jarrita, tableten bidez hainbat jarduera interaktibo burutu dituzte. 

Hamaiketakoa egin ondoren, Loiolako HUAra abiatu dira. Ez da tarte atsegina izan ikasleentzat, ez baitaude ohituta halako usain txarrik jasaten; baina, aldi berean, aberasgarria ere izan da ezagutzea gizakion jardueren ondorioz zenbateraino zikintzen den ura eta zein zaila den ur hori berriz itsasoratzeko moduan jartzea. Espero dugu irteerak ikasleen uraren erabilera ohitura hobeak sortzen lagunduko duela.