AMETS ARZALLUS BERTSOLARI ETA IDAZLEA EGAPEN KONTU-KONTARI

“Miñan” liburuaren idazlea DBH 4. mailan izan dugu irakurzaletasuna ikasleengan itsasteko.

 

Hizkuntza proiektuan Irakurketa Plana atal garrantzitsua da eta honen arabera Bigarren Hezkuntzako maila guztietan eta jakintzagai gehienetan irakurmenaren ulermena lantzeko testuak prest ditugu Curriculumean txertatuta.

Azken urteotan, irakurzaletasunaren atalari beste koxka bat eman nahi izan diogu gure hizkuntza proiektua goi mailara eramate aldera eta maila guztietan hizkuntzako jakintzagaietan irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin programa definitu dugu.

Honen ildotik, Bigarren Hezkuntzako 4. mailan “Miñan” liburua irakurri dugu eta liburuak aukera paregabea eman digu gaur egun bizi den migrazio gordinari aurpegia eta ahotsa jartzeko Amets Arzallus bertsolari eta idazlearen laguntzarekin.