“AMERIKA” PROIEKTUA LH4. MAILAN

"Amerika" gaia landu ondoren aurkezpen dotorea egin zuten.

Proiektu honetan garai bateko Amerika landu dute LH4. mailako ikasleak. Gai hau jorratzerakoan, pisu handia hartu du arte hezkuntzak: dekoratuak, amerindiarren artelanak (totemak, maskarak, zeramika…) eraiki dituztelako, amerindiarren musikarekin dantza egin, egoera jakin batzuk dramatizatu…Horrez gain, hizkuntzaren gaitasuna aurkezpenen bidez areagotu dute eta talde lana sustatu da. Bukaeran, talde handian elkarrizketaren bidez egindako lana baloratu dute modu eraikitzaile eta kritikoan.

Maila bereko bi geletako ikasleak nahastu dira talde kooperatiboak osatzeko eta egin beharreko lanak aurrera ateratzeko. Azkenik, proiektua isteko egin den aurkezpenean denek hartu dute parte.