ALVARO BEÑARANEKIN FORMAKUNTZA SAIOAK

Haur Hezkuntzako eraldaketa prozesuan Alvaro Beñaranen laguntza izan dute Haur Hezkuntzako irakasleek.

Haur hezkuntzako irakasleok urrian hasi eta lehenengo hiruhilekoan zehar formakuntza saioak jaso ditugu Alvaro Beñaran, Pedagogo eta Psikomotrizistaren eskutik.

Gaia, “Ekintza, mugimendua eta jolasa” izan da. Bertan, 0-6 urteko haurrentzat, gure metodologiaren ardatza diren ekintza, mugimendua eta jolasak haurren etapan oinarrizkoak eta tresna nagusi direla berretsi digu.

Haurrari, bere adinaren beharrak errespetatuz aurrera egiten nola lagun diezaiokegun landu dugu. 3-6 urte bitarteko haurrak, egiten eta ekiten, mugimenduaren bidez pentsatzen du, hau da, jolasak bere pentsamendu magikotik errealitate objetibora iristen lagunduko dio. Ederra izan da Alvaro gurekin izatea.