ALTXORRAREN BILA URNIETAN!

LH1eko ikasleok abentura zoragarria bizi izan dugu Urnietan. Gure helburua altxor bat aurkitzea zen, eta horren bila, herriko hainbat lekutan ibili gara.

Ibilbidean zehar, Zaldunegi, San Juan Plaza, Dema Plaza, Osasun Zentroa eta Kiroldegia bisitatu ditugu. Gainera, sorpresa politak aurkitu ditugu bidean: Koro irakaslea, Antton irakaslea, Jorge alkatea eta azkenik, Maider, Lutxi eta Zuriñe irakasleak. Haiek lagundu digute gure altxorraren bilaketan eta une oso dibertigarriak igaro ditugu elkarrekin.
Azkenik, gure ahaleginak saria izan du, eta altxorra HH2ko eraikinean aurkitu dugu, hamaken artean ezkutatuta gainera. Aurkikuntza ospatzeko, 2 urteko haurrekin batera hamaiketakoa egiteko aukera izan dugu eta mural zoragarria oparitu digute. 
Primeran pasa dugu, asko ikasi dugu eta egun ahaztezina bizi izan dugu. Benetako altxorra elkarrekin bizitako abentura izan da!