“ALTXORRAREN BILA” KANPAINA MARTXAN DA!

Euskara bultzatzeko asmoarekin, “Altxorraren bila” kanpaina martxan jarri dugu HH eta LH-n.

Euskarak 365 egun ditu, baina askotan, egunerokotasunean beste ohitura batzuk hartzen ditugu eta ez da gehien erabiltzen dugun hizkuntza. Hori dela eta, Hizkuntza Normalkuntza Proiektuaren lan taldetik, kanpaina hau hurrengo 10-15 egunetan aktibatzeko proposamena gelaz gela luzatu dugu eta, honen helburua, ikasleen hizketaldietan euskara gehiago entzutea da, batez ere, beraien artean erabilera bultzatzeko. 

Erabilera bisualki ikusteko, gela bakoitzak poster bat izango dugu ibilbide batekin. Ibilbide horren bukaeran altxorra agertzen da, eta haraino iristeko, egunez egun pausoak ematen joango gara. Egunaren amaieran euskaraz egin badugu, pauso bat emango dugu. Esfortzu hau saritua izango dela adieraziz, altxorrera iristean sorpresa bat izango dugu. 

Euskarari bultzada handi bat ematea espero dugu, 23.korrikarako beroketa ederra izango da eta!