“ALKOHOLMIK”

Maiatzaren 10 eta 11ean, Iñaki Martiarenak bi orduko saioak izan ditu DBH 3. mailako ikasleekin.

 

Foru Aldundiko Kultura Eskola programaren diru laguntzei esker, aurten lau jarduera ekarri ahal izan ditugu Bigarren Hezkuntzara. Programaren helburu nagusia da, kultura eta arte jarduera 12 eta 16 urte bitarteko gazteek garatzen dituzten zaletasunen eta interesen parte izatea, sentsibilitatea eta irizpide artistikoa sortzea eta begirada kritikoa garatzen laguntzea.

Ikasturte honetan, 1. mailako ikasleak Inko Martinekin egon ziren Radio Fikzioa egiten, 2. mailako ikasleak Xomorro taldearekin “Zirkuaren munduan murgildu” ziren, 4. mailakoak Fernando Morilloren gidaritzapean “Misterioa klasean, euskara erratzean” jarduera garatu zuten eta oraingoan 3. mailako ikasleen txanda iritsi da. 

Egitasmoaren izena “ALKOHOLMIK” da eta Iñaki Martiarena Otxotorenaren eskutik etorri zaigu. Hizkuntza eta Plastika landu dira jardueran eta ikasleek bere buruarekin eta besteekin harremantzeko moduaz gogoeta egin dute. Alkoholaz mintzatu dira komikia aitzaki hartuta. Bide batez, alfabetatze bisuala proposatu zaie ikasleei, komikia beste adierazpide artistikoa ezagutzeko eta praktikatzeko aukera eskainiz.

Honela, komikigintzan aritu zaizkigu ikasleak, papera, arkatza eta rotulagailuekin narratibak sortuz.