ALKATEAREN BISITA

Udal Aurrekontuetan parte hartuz.

Azken urteetan bezala, aurten ere, 6. mailakoak Urnietako alkatearen bisita izan genuen joan den ostiralean.  Bisita honetan, alkateak eta zinegotziak hartu zuten lehenik hitza eta aurrekontu irekien parte-hartze prozesuaren berri eman ziguten. Arretaz entzun genituen alkatearen azalpenak.
Prozesua azaldu ostean, gure txanda izan zen, Udalaren Urteko Aurrekontuetako diru partidaren zatia  ikasleek proposatutako zerbaitetara bideratua baitago. Hori horrela, ikasleen proposamenak entzun eta jaso zituzten. 
Ikusiko dugu ea zein den proposamenen artean aurrera ateratzen dena!