ALBAOLARA IRTEERA

Albaola museoa interesgarria da adin guztietako ikasleentzat, baita helduontzat ere.

Ekainaren 9an 3.mailako ikasleak Albaola museora joan ziren goiz pasa. Itsasontzi, arrantzale eta bale artean igaro zuten goiza. Oso interesgarria izan zen bisita eta liluraturik gelditu ziren bertan eraikitzen ari diren San Juan baleontziarekin. Bertara joan eta ikustera animatzen zaituztegu!