ALBAITARIAREN BISITA HH5 URTEKO GELETAN

Asteartean, “Familiak ikastetxean” egitasmoaren barnean, HH 5ekoak, albaitariaren bisita izan genuen.

Oso bisita interesgarria izan zen, Xua txakurra oso zintzo eta lasai egon zen gurekin. Anek, albaitariak, gauza bitxi asko kontatu zizkigun. Bitxiena txakurrei eta katuei 3-6 hilabete dituztenean hortzak erortzen eta ondoren berriak jaiotzen zaizkiela izan zen. 
Gure geletan batzuei jada hasi zaizkie hortzak erortzen. Eskerrak Sagutxo Perez ez den txakurren eta katuen laguna!