AHOZKOTASUNETIK HITZALDIETARA

DBH 3. eta 4. mailako ikasleek ahozko komunikazioa landu dute Jon Urraza adituaren gidaritzapean.

Eusko Jaurlaritzaren Heziberri dekretuak dioen bezala, Europako Hizkuntzen Irakaskuntzaren Markoak, komunikazioari zein ahozko komunikazio gaitasuna hobetzeari garrantzi handia ematen dio. 

Egape Ikastolan ere ikasleen ahozko komunikazioa hobetzeko lan egiten dugu, ikasleak hezkuntza prozesuaren subjektu eta protagonista bilakatuz, ahoz gora ikasgelan parte hartu dezaten sustatuz, norbanako zein taldeko proiektuak gelaren aurrean aurkeztuz… 

Bi astez, lan honetan aditua den Jon Urrazarekin tailer espezifiko batean parte hartu dugu DBH 3. eta 4. mailako ikasleek. Urraza Organik Dantza-Antzerki Elkarte Kulturaleko kide da. Aktorea, sortzailea eta interpretazio irakaslea. Gaur egun, Anima Antzerki Eskolan pantailarako antzezpena irakasten du, eta EHU-n doktoregoko ikerketa burutzen ari da. Arte Dramatikoan eta Zuzenbidean lizentziatua da.

Tailer honetan ikasleek ahozko aurkezpenak sortzen, garatzen, egituratutzen eta entzule talde baten aurrean komunikatzen trebatu dira. Banaka gai bati buruzko hitzaldi labur bat sortu, prestatu eta egituratu dute, ondoren taldearen aurrean ahoz aurkezteko.

Gaur egun, ibilbide akademiko osoan eta baita lan esparruan ere, ahozko komunikazioari gero eta garrantzi gehiago ematen zaio. Hau honela, gure ikasleei aukera eman diegu ahozko aurkezpenek eta hauen prestakuntzak dituzten berariazko ezaugarriak lantzeko. Tailerra ikasleen ibilbide akademikoan mugarria izango delakoan lanean jarraitzen dugu.