AGIPAD: DROGA-MENDEKOTASUNAREN PREBENTZIOA

Droga-mendekotasunaren prebentzioa helburuarekin, aste honetan DBHko ikasleek AGIPADeko teknikariaren eskutik tailerrak izan dituzte.

 

Beste urtebetez, DBH 2, 3 eta 4. mailetako ikasleek drogen erabilera arazotsuen prebentzioaren inguruko saioak izan dituzte. Saio hauek Agipad Elkarteak, Drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako gipuzkoar elkarteak zuzendu ditu, Urnietako Udaleko Ongizate Sailarekin elkarlanean.  

Saio hauetan alkoholaren eta kannabisaren kontsumoak aztertzeaz gain, droga horien arriskuak, ideia faltsuak eta mitoak ere landu dituzte. Drogen eraginaz hausnartzeaz gain, ikasleek dituzten zalantzak ere argitzeko aukera izan dute.

Tutoretza planean txertatuta dagoen jarduera osagarri honen helburu nagusia prebentzioan eragitea da.