2020/10/19 08:45 Zumaia

DBH 4. MAILA: Zumaiara irteera

Urriaren 19ean, astelehenean, 4. mailako ikasleak Zumaiara joango dira goiz osorako. "Algorri" interpretazio-zentroko giden eskutik honako gai hauek landuko dira: geologia (kostaldeko flyscha eta Euskal Herriko historia geologikoa), eta, marearteko ekosistema.

Irteera-ordua: goizeko 8:45ean, anbulategi zaharreko errotondan.
Itzulera-ordua: arratsaldeko 16:00etarako

Eraman beharrekoak:

- Oinetako egokiak (mendiko botak edo plaierak baino sendoagoak)
- Hamaiketakoa egiteko eta bazkaltzeko janaria eta ura.
- Zira, euria balitz.