AGENDA 30 PROIEKTUKO IKASLE ORDEZKARIAK

Lanean dira dagoeneko Agenda 30 proiektuko ikasle ordezkariak

 

Lehen Hezkuntzako geletan Agenda 2030 proiektuko ikasle ordezkariak aukeratu dira eta Ingurune Batzordearen parte izango dira ikasturte honetan. Ikasle hauen ardurak izango dira,  ingurumen-jarduerak prestatzea, gainerako ikasleei informazioa helaraztea, egin beharreko lanak azaltzea, kideak motibatu eta taldea gidatzea. Ikastolan eginiko lanketa, kurtso amaieran Udalbatzan ere aurkeztu beharko dute. 

Bigarren Hezkuntzan ere ikasleek osatu dute Ostadar Txiki taldea. Lana erruz egin behar izaten  duten arren, argi dago ikasleak oso sentsibleak direla Agenda 2030ean lantzen diren gaiekiko, taldeko kide askok partaidetza errepikatzen baitute. Beteranoak izango dira kide berriei GJHak (Garapen Jasangarriko Helburuak) lantzerakoan gazteak trebatuko dituztenak. 

Guztiek ere ez dute lan makala eskuartean, baina ziur lan bikaina egingo dutela ikasturtean zehar.