AGENDA 30: IKASLEEN FOROA

Ikasleen foroa egin dugu Lekaio Kultur Etxean.

Aurtengo ikasturtean, AGENDA 30 proiektuaren helburu nagusia herrian esku-hartze bat burutzea izango da. Horretarako, Artelatz enpresarekin kontaktuan lehenbailehen jarri gara eta gure proposamenei forma eman diegu ikasleen foroan. Bertan, Egapeko ikasleez gain, Magaleko ikasleak ere egon dira. 

Foroan bi eskolak elkarlanean aritu gara; alde batetik DBHko 8 eko-ordezkariak eta bestetik, LHko 8 eko-ordezkariak. Ideia ezberdinen inguruan hausnartzen egon gara, Urnietan zein behar dauden aztertzen eta zertan lagundu dezakegun zehazten. Bi proposamen atera dira eta  hauen onarpenaren zain gelditu gara.