AGENDA 30 EKINTZEKIN HASI GARA!

Bi aste hauetan AGENDA 30eko ekintzei hasiera eman diegu.

Aurtengo ikasturtean, helburu berdinarekin jarraitzen dugu. Hau, 7.helburua da, ENERGIA ESKURAGARRIA ETA EZ KUTSATZAILEA. Iaz, helburu honen nondik norakoa landu genuen eta bai eskola baita herriaren diagnostikoa ere burutu genuen. Orain, gure proposamenei erantzuna ematea tokatzen zaigu esku-hartze baten bitartez. 

Eskolan, alde batetik, aurtengo eko-ordezkarien izendapena egin dugu. Haiek izango dira esku-hartze horren arduradunak. Hurrengo hilabetean foro ezberdinetan parte hartuko dute. 

Bestetik, eskolaren zaintzarako, talde bat sortu dugu: BRIGADA BERDEA. Talde honen herlburua patioaren txukuntasuna eta eskolako energiaren xahuketa kontrolatzea izango da. Gela bakoitzari aste betez ardura hau burutzea tokatuko zaio.