AGENDA 30 EKINTZAK PIZTU DITUGU LEHEN HEZKUNTZAN

Gaur AGENDA 30 lan taldearen eskutik, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleok ekintza berezi bat burutu dugu: BONBILEN ENIGMAK.

Agenda 2030eko 7.helburua burutzea tokatzen zaigu hurrengo bi ikasturteetan: Energia irisgarria eta ez kutsagarria. Hori dela eta, Agenda 30 lan taldeko kideok sarritan zenbait ekintza martxan jarriko ditugu energiaren erabileraren lanketa egiteko asmoarekin.  

Gaurkoan, gelaz gela aritu gara mota ezberdinetako bonbilen inguruan galderak egiten. Gure helburua hauxe izan da: ikasle zein irakasleak bonbilen energia kontsumoaz ohartzea eta hausnartzea. 

Goiz polita igaro dugu bonbilen enigmak ebazten!