AGENDA 2030 TAILERRA

5. eta 6. mailako ikasleek Agenda 2030 inguruko tailerra jaso dugu.

Azken asteotan tailer interesgarria egiteko aukera izan dugu 5. eta 6. mailako ikasleok. Agenda 2030 azaltzera eta lantzera etorri zen Elena Baketik elkartetik eta lan oso polita egin genuen berarekin. 2030.urterako herrialde ezberdinen arteko aliantzez osaturiko ibilbide orria da Agenda 30. Herrialde hauek pobrezia desagerrazteko, planeta babesteko, pertsonak babesteko eta guztiontzako oparotasuna ziurtatzeko helburu ezberdinak ezarri dituzte. 

Oso garrantzitsua da gure esku dagoena egitea etorkizuneko belaunaldientzat baliabideak arriskuan ez jartzeko. Gu iada hasi gara lanean etorkizun oparoa ziurtatzeko, eta zu?