ADARRRAZPIRA BISITA

Apirilaren 19an 4 urteko ikasleak Adarrazpi gaztandegian eta Xoxokan izan ziren.

Egun zoragarria pasa zuten ikasle zein irakasleek. Adarrazpiko Inmak eta Mikelek arkume eta ardi tartean eduki zituzten haurrak eta gazta freskoa nola egiten den ere erakutsi zieten, bakoitzak bere gazta egin eta etxera eraman zuen. Gainera hamaiketako eder bat ere eman zieten. Ardiak larrera eramaten lagundu zieten haurrek eta gero Xoxokako aterpera joan ziren bertan jolastu eta bazkaltzeko.