ADARRAZPIRA BISITA

4 urteko ikasleak Adarrazpi baserrira joan ginen.

Astelehenean Adarrazpi baserrira joan ginen, hango ardiak eta arkumeak ikustera.

Mikelek, ardiak nola jezten dituen, nola eta zer janaria ematen dien …erakutsi zigun. Ondoren, Ainhoarekin mami goxo goxoa egin genuen. Eguraldi  bikaina egin zigun eta  Xoxokako parkean bazkaldu eta jolastu genuen. Handik ere Adarrazpiko artaldea pasa zen, belardira zihoazen arratsaldea pasatzera. 
Ez dakizue zein ondo ibili ginen!!