6.MAILAKO IKASLEAK ALBAOLA ITSAS FAKTORIAN

6.mailako ikasleak Pasaiako Albaola Itsas Faktorian izan ginen lehengo astean eguna pasatzen


Lehengo ostegunean, otsailaren 2an, 6.mailako ikasleok Albaola Itsas Faktoriara bisita egin genuen. Egun batez arrantzale bihurtu eta garai batean Ternuara baleak arrantzatzera joaten ziren euskaldunen antzera ibili ginen. Itsasoan ez galtzeko iparrorratza ere egin genuen! Itsas faktorian San Juan Baleontzia berregiten ari dira XVI.mendean itsasontziak eraikitzen ziren modu berdinean. Oraindik ere ez duzue ezagutzen baleuntzi hau? Plan polita duzue astebururako!