6. MAILAKO IKASLEAK ZUMAIAN

Abenduaren 2an 6. mailako ikasleak Zumaiara irteera egin genuen.

Zumaiako geoparkea bisitatzen egon ginen eta bertan ikusi ahal izan genituen hiruhilekoan zehar ikasitako elementu geologiko desberdinak. Hasieran, bertako interpretazio zentroan azalpentxo bat eman ziguten eta ondoren flyscha bisitatzeko aukera izan genuen. Ba al dakizue Lurrera erori zen meteoritoaren arrastoak ikus daitezkeela flyschetako geruzetako batean? 

Izugarri ongi pasa genuen eguna!