5 URTEKOAK KONTZERTU PEDAGOGIKOAN

Asteazkenean, 5 urteko haurrek Euskadiko Orkestra entzuteko aukera izan zuten.

Kontzertu-aretoetara bertaratzea eta zuzeneko musika klasikoa eta musika sinfonikoa bereziki sustatzea helburu dute Euskadiko Orkestrak berariaz diseinaturiko proposamen berezi hauek. Hala, urtero antolatzen ditu, musika gela egitasmoaren barnean, ikasleentzako kontzertu pedagogikoak eta aurten ere 5 urteko ikasleok parte hartzeko aukera izan dugu. Aurtengoan, Maurice Ravel ziburutarraren jaiotzaren 150. urteurrena aitzaki hartuta, Charles Perrault idazlearen ipuin batzuetan oinarritutako “Haurrentzako bost pieza” lana eskaini dute orkestako musikariek, itzal-antzerki bidez irudikatua.

Kontzertua aitzaki hartuta, goiz ederra pasa dugu Miramonen. Eguraldia lagun, ibilalditxo bat eginez eta bertan hamaiketakoa janez borobildu dugu goiza.