5 URTEKO IKASLEEN ANTZERKI EMANALDIAK

Antzerki emanaldiak prestatu eta eskaini dituzte 5 urteko haurrek.

Pasa den astean, 5 urteko haurrek antzerki emanaldiak eskaini zizkien Haur Hezkuntzako gainerako ikasleei eta baita guraso eta senideei ere. Emile Jadoul idazlearen “Otsoa dator” ipuinean oinarrituz bata eta Mario Ramosen “Neu naiz indartsuena” bestea. Haurrek ilusio eta gogo guztia jarri zuten antzerki emanaldia bikain atera zedin eta baita lortu ere. Urduritasunak eta lotsak kontrolpean hartu zituzten eta emanaldi bikainak eskaini zizkien gerturatu zirenei. Ez dituzte ez abilezia makalak gaztetxo hauek, antzezle lanetan ere ederki moldatzen direla erakutsi ziguten. Bejondeizuela!