5 URTEKO IKASLEAK AZKORTERA!

Otsailaren 19an arratsalde pasa joan ziren 5 urteko ikasleak Azkortera.

5 urteko neska-mutilek euskararen erabilera sustatzeko “Mendi igoera” izeneko kanpaina burutu ostean, pasa den ostiralean, eguraldi ederra lagun,  merezitako saria lortu zuten euskaraz aritzeko egindako ahaleginaren ordainetan. Azkortera irteera egin zuten eta arratsalde polita pasa zuten lagun-giroan. Sasoiko daudela ere argi utzi zuten, igo eta jaitsi ziztu bizian egin baitzuten mendizale txikiek!