5 URTEKO HAURRAK BARATZAK EZAGUTZEN

Julene eta Ikerren aiton-amonaren baratza ezagutzera joan ziren haurrak.

Udaberriak ohi duen bezala, natura esnarazi eta inguruak berdez eta lorez bete dituen bezala, baratzetan, landareak ernatu eta hazitzen ari dira. 5 urteko ikasleak, apirilaren 19an, mendi buelta eginez Julene eta Iker Francoren aitona-amonen baratzera joan eta hori guztia ikusteko aukera izan zuten. Oso eskertuta etorri ziren Julian eta Inmarengandik jasotako azalpen eta arretarengatik. Mila esker biei!

Baina ez ziren horrekin konformatu. Gelan baratza txiki bat sortzeko asmoz, Manterola anaien pentsu dendatik pasa ziren eta gelan landatzeko barazkiak erosi zituzten. 

Goiza ondo bukatzeko trenbide ondoko parkean hamaiketakoa egin eta jolasean aritu ziren ikastolara itzuli aurretik.