5. MAILAKO IKASLEAK EUREKA MUSEOAN

LH 5.mailako ikasleak Eureka museora bisita egin genuen gelan landutakoak praktikan jartzeko.

Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak, azaroaren 5ean, Eureka Museoa bisitatu genuen. Hiruhileko honetan Ingurunearen ezagueraren ikasgaian Unibertsoa ikasten ibili gara. Eguzki Sistema ikasi dugu eta Lur planetaren mugimenduak aztertzen ibli gara. Eureka Museoan urtaroen tailerra egiteko aukera izan dugu eta gelan ikasitakoarekin batera izugarri ongi pasa dugu. Egunari amaiera ezin hobea emateko planetarioan izan ginen Eguzki Sistema osatzen duten planetak bisitatzen. 

Oso ongi pasa genuen eta izugarri ikasi genuen.