4 URTEKOAK HOSTOEN ARTEAN JOLASEAN

Udazkena iritsi dela eta aitzakia paregabea izan dute 4 urteko ikasleek hosto eta orbel artean jolasean ibiltzeko.

Pasa den ostegunean 4 urtekoak hostoak biltzera joan ginen kiroldegi ondoko basotxora. Bertan, hosto desberdinak ikusi eta udazkenak naturan eragiten duenaz jabetu ostean, gelan lan desberdinak egiteko hostoak bildu genituen. Bukaeran hosto festa ospatu genuen orbelarekin jolastuz. Ikastolara itzuli aurretik Matxoko parkean geldialditxoa egin genuen, arratsaldeari primerako amaiera emanez.