4 URTEKO IKASLEEN IRTEERA ADARRAZPI BASERRIRA

HH4 urteko ikasleak Urnietako Adarrazpi baserrira egin dugu irteera.

Astelehenean HH4 urtekoak Adarrazpi baserrira joan ginen eta bertan dituzten ardiak eta arkumeak ikusi genituen. Gainera, ardiei ilea nola mozten zaien ikusteko aukera izan genuen. Ondoren, mamia egin eta hamaiketako goxoa jan genuen ardi gazta dastatuz. Primeran pasa genuen!