4 URTEKO IKASLEAK ESKULANEKIN GOZATZEN

4 urtekoak lan eta lan ari gara arte- lan ederrak sortzen.

Birziklatzeko materialaz baliatuz zenbait lan osatzen ari gara eta etxera oso gustura eramaten ditugu.

Teknika dibertigarri bat ere erabiltzen ari gara arte-lan politak egiteko: kartulina bat kutxa batean sartu eta kolore desberdinetako tenpera bota ondoren, gainean kanika batzuk dantzan jarriz gero sekulako marrazki koloretsu eta politak sortzen ditugu. Bukatzeko disdira puntu bat emateko koloretako purpurina zabaltzen dugu.

Neguan gaudela kontuan izanik bi horma-irudi osatu ditugu ere. Material desberdinak erabili ditugu zuhaitz elurtu bat eta elur panpinaren irudiak egiteko.

Gure sormena ikusgarri gera dadin lan guzti hauekin  erakusketa bat jarri dugu gela ondoko paretak apainduz.