3. ZIKLOKO IKASLEAK ONDDI ETA ADARRAN

Pasa den urriaren 7an 3.zikloko ikasleak Onddi eta Adarra mendietan izan ginen

5. eta 6. mailako ikasle eta irakasleok ere hasi dugu kurtsoa eta bururatzen al zaizue mendira joatea baina plan hoberik?? Horixe egin genuen ostiralean! 
5. mailakoak Onddi mendian barrena ibili ginen eta 6. mailakoak Adarrara igo ginen. 

Motxilak eta ogitartekoak hartu eta goizean goiz abiatu ginen. Tontorretara igo ondoren indarrak berritu genituen ogitartekoak janez eta ondoren oinez etorri ginen Egape ikastolara. 

Astea bukatzeko izugarrizko plana izan zen!