3. ZIKLOKO IKASLEAK EREDU

Libururaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, aurten ere, LH 6. mailako ikasleak 5 urteko ikasleen geletara hurbildu dira “Are you my mummy?” ipuin antzeztua kontatzera.

5 urteko ikasleei asko gustatu zaie kontakizuna eta interes handiarekin jarraitu dute istorioa. Bukaeran, ingeleseko irakaslearekin ipuinari buruzko jarduera batzuk egiteko aukera izan dute.