3. ZIKLOA EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN

3.zikloko ikasleak Eureka Zientzia museoan izan ziren pasa den asteartean eta geletan ikasitakoa euren begiekin ikusteko aukera izan zuten.

Urtero bezala ikasturteko lehen gaiak eman direnean 3. zikloko ikasleak Eureka museora bisita egin dute, ikasitakoa indartzeko eta bertatik bertara ikusteko.
Honela hiru tailer egin dituzte: planetariumeko bisita, robotika/urtaroen tailerra eta museoaren bisita gidatua.
Planetariumeko ikuskizunaren bitartez Eguzki sistemaren inguruko kontzeptu eta ezagutzak indartu dituzte; 5. mailakoek urtaroen tailerrean lurraren mugimendu desberdinei buruz lan egin dute eta museoaren bisita gidatuan zientzietako hainbat alor ikusi eta ezagutu dituzte. 6. mailakoek aldiz, Robotika tailerraz gozatzeko aukera izan dute. Lehenik robotaren muntaketan jardun dira, urratsez-urrats pieza bakoitza bere lekuan egoki jarriz. Jarraian programatzeko unea iritsita haiek nahi izan duten eran eta abiaduran ibil dira esperimentatzen. Ikustaldi probetxuzkoa, inondik ere!!!