3 URTEKO IKASLEAK GAU BELTZA PRESTATZEN

Xingili, xangili, xango, gau beltza, beltzango, kalabazek argituko. Jana eman arte ez gara joango!

Egun hauetan zehar, 3 urteko ikasleak Gau Beltzaren inguruan hizketan aritu gara  eta gustora entzun ditugu ipuin, olerki eta istorioak. Gaueko iluntasuna argitzeko guk ere kalabazak prestatu ditugu; barrua hustu, begiak eta ahoa egin eta kandelak sartu dizkiegu. Bukatzeko, kalabazek argitutako iluntasunean ipuinak entzun ditugu.