3 URTEKO GELETAN BISITA BERRIAK

Familiek gustoa hartu diote “Familiak ikastolan” proiektuari eta pixkanaka gehiago animatzen ari dira.

Zenbat gustatzen zaizkigun zuen bisitak! Oraingoan Debaren gurasoak, Lideren ama eta Markelen ama etorri zaizkigu gelara. 

Debaren gurasoekin lorezain bihurtu ginen eta dilistak landatu genituen, gainera hauek nola jaiotzen ziren ikusteko aukera izan genuen! 

Lideren amak berriz, animalia ezberdinen karetak ekarri zizkigun; elefanteak, krokodiloak eta oiloak; ez genuen bi aldiz pentsatu, hauek jarri eta “Peru Krokodiloa” dantzatzen hasi ginen. 

Markelen amarekin ere abestirik ez zen falta izan. Eskuak ondo garbitzen erakusten duen bideotxo bat erakutsi zigun! Xomorro handi eta txikiak izaten ditugu eta hara! Ez baditugu garbitzen gaixotzeko aukera gehiago! Ene! Orain,  badakigu! Zikindu bai! Garbitu ere bai!

Zein momentu politak gure oroitzapenen kutxarako! Eskerrik asko!