3. MAILAKOEN AURKEZPENA 1. ETA 2. MAILETAN

Unibertso gaiarekin egindako Lapbookak aurkeztu ditugu hainbat geletan.

Azken bi hilabetetan Zientziako klasean jasotako informazio guztia Lapbook batean laburtu dugu eta, ondoren, LHko lehenengo eta bigarren mailetara joan gara ikasitakoa aurkeztera.
Oso harrera ona egin digute eta azaldutako hainbat gauza oso ondo ez badute ulertu ere, ikasle gazteek arreta handiz jarraitu dute gure aurkezpena. 
Mila esker gela hauetako ikasleoi egin diguzuen harreragatik.