2 URTEKOEN AURKEZPENA

Ikasle berriak hasi zaizkigu ikastolan eta nahiz eta hasieran negar pixka bat egin, orain poz-pozik etortzen dira ikastolara.

Irailean hasi ginen talde txikitan ikastolako gune eta lagun berriak ezagutzen. Horrela pixkanaka esperientzia berri honetara egokitzen joan dira txikiak, eta dagoeneko, beraien garapenean aurrera egiten lagunduko dien eremura egokitu dira.

Prozesu honetan, familiek izugarrizko garrantzi handia izan dute, egokitzapen prozesuak elkarren arteko lankidetza eskatzen baitu eta alderdi honetan familien babes osoa jaso dugu.

Bestalde, hasierako bidai honetan laguntzaile bikainak izan ditugu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu emandako laguntza guziarengatik. Eskerrik asko Pablo eta Marijo!!