2 URTEKOAK MARTXAN

Egape ikastolako txikienak ederki dabiltza dagoeneko. Lagun berriak, esperientzia berriak eta bizipen berriak dituzte bidelagun prozesu honetan.

Iraila hilabete korapilatsua izaten da 2 urteko txikientzat eta haien familientzat, eta aurtengoan are gogorragoa izan dute, bizi dugun ezohiko egoera honek eragindako konfinamenduak direla eta. Etapa berri baten hasiera bizi izan dute, gela eta irakasle berriak; etxekoengandik askatu eta konfidantzaz eta goxo, lagunartean egokitu dira. Etapa berri honen hasieran, ez da negarrik falta izan, ama, aita, amona edota zaintzailea agurtzeak sortu dizkie tristurak eta penak; baina bide malkartsua eta urduritasunak atzean utzi eta eguneroko martxan ederki dabiltza dagoeneko. Egapeko txikiek bikain egin dute hasierako bide hau eta aurrerantzean ere horrelaxe jarrai dezatela, bejondeizuela!