2 URTEKOAK LIZARDIKO JANGELAN

HH 2 urteko ikasleak Lizardi eraikineko jangela bisitatzen izan dira.

Egapeko txikienak ere ikasturtearen amaieran sartuak dira jada eta datorren ikasturterako beroketak egiten hasiak dagoeneko. Etxeberriko eraikina utzi eta Lizardira egingo dute salto, eta egun hauetan Lizardiko eraikina ezagutzeko aukera izan dute, parkea, gelak eta baita jangela ere. Jangelako sukaldariek harrera ezin hobea egin diete, hamaiketako goxoa prestatu eta tripa beteta berriz ere Etxeberrira egin zuten buelta. Datorren ikasturtean ohiko espazioa izango dute batzuek eta aukera ezin hobea izan dute ezagutzeko. Eskerrak eman  sukaldariei hain harrera goxoa egiteagatik gure ikastolako txikienei!