2 URTEKO IKASLEAK PARKEAN

Eguraldia lagun genuela 2 urteko ikasleak parkera atera gara aste honetan.

Tarteka gelako errutinatik atera eta gauza berriak egitea gustoko dugunez, eskola ondoko parkera joatea erabaki genuen. Sokari heldu eta hortxe joan ginen! Parkean gora, behera eta zilipurdika ibili ostean, hamaiketako goxoa egin eta berriz ere gure geletara bueltatu ginen.