2. MAILAKOAK HERRIKO LIBURUTEGIAN IZAN GARA

Luixik esku zabalik eta goxo goxo hartu gintuen herriko liburutegian

Liburu zahar eta ez hain zaharren usain berezi hori antzeman genuen liburutegira sartu bezain laister. Luixi oso ongi ezagutzen dugu, baina, hala ere tarte polit bat igaro genuen elkarrekin. Liburutegiaren funtzionamendua azaldu zigun eta gure galderak eta kezkak argitu zizkigun. Bikain pasatu genuen!