2. MAILAKO IKASLEAK IGERIKETA IKASTAROAN

Igerilari trebeak bihurtu gara hiru aste hauetan egindako ikastaroan.

Karramarro, izurde edota marrazoak bezala aritu gara igerian Lasarteko igerilekuan. Asko ikasi dugu eta elkarren artean ere bikain pasa dugu. Autobuseko joan etorriak kantu kantari pasa ditugu eta momenturik onena azken egunean izan genuen koltxoneta festa izan zen. Desiatzen gaude hurrengo urtean berriro ere Lasarteko igerilekura itzultzeko!