1 MAILAKOAK ALBAOLA ITSAS MUSEOAN

1. Mailako ikasle eta irakasleak Albaola Itsas museoan egon ginen apirilaren 19an.

XVI. mendeko San Juan Baleontziaren erreplika eta maketa ikusteko aukera izan genuen eta gauza pilo bat ikasi genituen... Ba al dakizue baleen lumera edo olioa, Europako farolak argiztatzeko erabiltzen zutela garai hartan?
Gero Euskal Baleari buruzko  tailer bat egin genuen eta ondoren Pasaiako frontoian bazkaldu eta jolastu genuen oso gustura.
Oso egun polita eta interesgarria izan zen.