1. DBH-KO IKASLEEK ZUZENDARIARI GUTUNAK IDATZI DIZKIOTE

Ikasturte hasieran, 1DBHko ikasleek jarduera berezi bat egin dute: «Zuzendariari gutuna».

Jardueraren helburua da zuzendariaren ongietorri mezutik abiatuta, ikastetxeko bizikidetzari buruz hausnartzea eta guztion artean giro atsegina, errespetuzkoa eta segurua eraikitzeko konpromisoak hartzea.

Errespetua, enpatia, asertibitatea, elkarri laguntzea eta gatazkak modu egokian kudeatzea izan dituzte hizpide. Horrez gain, ikasleek beren proposamenak, kezkak, zalantzak eta ikasturte berriari begirako nahiak adierazi dituzte, zuzendariari zuzendutako gutunen bidez.

Jarduerari jarraipena emanez, zuzendaria ikasleen geletara hurbildu da, jasotako proposamen eta kezkak aurrez aurre entzuteko eta haiei erantzuteko. Jarduera honek aukera eman die ikasleei beren zalantzak zuzenean argitzeko, iritziak partekatzeko eta zuzendaria gertutik ezagutzeko.