HAUR HEZKUNTZAKO FAMILIENTZAT BALIABIDEZ OSATUTAKO SITEA

Koronabirusa dela eta sorturiko ez ohiko egoera honetan gure bizomodua erabat aldatu zaigu eta eskolak ere, bere lan egiteko modua berrantolatu eta egoera berrira egokitu behar izan du.

Koronabirusa dela eta sorturiko ez ohiko egoera honetan gure bizomodua erabat aldatu zaigu eta eskolak ere, bere lan egiteko modua berrantolatu eta egoera berrira egokitu behar izan du. Denok bide berriak ireki behar izan ditugu familiekin harremanetan mantentzeko eta ikasleek etxetik ikasketa prozesuarekin jarraitu eta honen jarraipena egin ahal izateko. Zailtasunak zailtasun eta familietako ezaugarriak hain zabalak izanik, formula perfektorik ez dagoen arren, teknologiak eskaintzen dizkigun hainbat aukeraz baliatu eta aurre egiten ari gara egoera honi, beti ere kontuan izanik alde akademikoa bezain garrantzitsua dela familia eta haurren ongizatea.

Izan ere, gurasoak egun batetik bestera haurrak egun osoan etxean izatera pasa dira. Haur Hezkuntzan, haurrek euren garapenarekin jarraitzeko estimuluak mantentzea komenigarria dela deritzogu eta aldi berean familiek baliabide berriak behar dituzte umeekin egun osoan egoteko.  Gauzak horrela, Haur hezkuntzan,  gurasoei hainbat gomendio eta proposamen luzatzeaz gain,  Ikastolan site bat sortu dugu, gurasoen eskura hainbat baliabide jarriz edozein momentutan erabilgarri izateko. Jakinda  interneten dagoen eskaintza izugarria dela, filtroa egin ondoren Haur Hezkuntzarako egokiak izan daitezken proposamenak bilatu eta txertatzen joan gara sitean. Une honetan denetarik aurki daiteke bertan: jolasak, ariketa fisikoa eta erlaxazioa egiteko proposamenak, autonomia lantzeko aholkuak, ipuinak, abestiak, asmakizunak, eskulanak, marrazkiak margotzeko, errezetak, esperimentuak, matematika eta motrizitate fina garatzeko ekintzak, eta abar.

Site hau hornitzen joatea da gure intentzioa, proposamen berriak txertatuz, eta konfinamendu egoera hau ahalik eta xamurren igarotzen lagundu asmoz.