FAMILIEN FORMAZIOA KOLOKAN!!!

Familien formazioan izandako partaidetza eskasak zuzendaritzetan kezka eragin du.

Egape Ikastolan urtez urte familientzat formazioa antolatzea ezinbestekotzat jo izan dugu gure ikasleen heziketa integrala bermatu nahian. Heziketa ez da lan samurra izaten, horregatik, familiei laguntzeko eta haurraren inguruan gauden eragile guztiok norabide berdinean eta irizpide beretsuak izan ditzagun plangintza osatzen dugu.

Azken urteetan familien partaidetza eskasak kezkatu gaitu behin eta berriz. Gure aldetik eta familien proposamenak jasota saiakera ugari egin ditugu, hala nola, adin desberdinetako ikasleen familiei zuzendutako hitzaldiak, hizkuntza desberdinetan emandakoak, deialdia familia guztiei zabaltzea…

 

FAMILIENTZAT FORMAZIOA 2021-2022

TEKNOLOGIA BERRIAK ETA SARE SOZIALAK

Baikara

(hizkuntza:euskara)

ARAUAK, MUGAK, SARIAK ETA ZIGORRAK

Alvaro Beñaran

(hizkuntza:elebitan)

ESTRATEGIAS DE COMUNICACIÓN Y RESOLUCIÓN DE CONFLICTOS

Baikara

(hizkuntza: gaztelania)

DISZIPLINA POSITIBOA ETA ARAUEN ADOSTE/EZARTZEA

Baikara

(hizkuntza: euskara)

 

Aurtengo plangintzak pil-pilean eta bolo-bolo darabilzkigun gaiak jorratu ditu. Hala ere, ez dugu asmatu, partaidetza oso eskasa izan da orokorrean, are gehiago, hitzaldi bat bertan behera utzi behar izan genuen eta besteetan dozena erdi bat lagun soilik elkartu izan dira.

Egoera ikusirik eta ekonomikoki suposatzen duen gastua kontuan hartuz hausnarketa egin dugu bi zuzendaritzok eta erabaki dugu datorren ikasturtean hitzaldi bakarra prestatuko dugula, beti ere, familien beharrak eta nahiak aintzakotzat hartuz.