TRATU ONAK, HEZKIDETZA ETA HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA

DBH 2. eta 4. mailako ikasleek Heziketa afektibo-sexualaren inguruko formazioa jaso dute “Harremanak Hezkuntza Elkarteko” adituen eskutik.

Aste honetan, urtero bezala, DBH 2. eta 4. mailako ikasleek heziketa afektibo-sexuala, hezkidetza eta tratu onak sustatzeko saioak izan dituzte. Saio hauek Harremanak Elkarteak zuzendu ditu, Urnietako Udaleko Ongizate-Sailarekin elkarlanean. 

Saio hauen helburua, gizon eta emakume bezala bizitzan zehar nola joaten garen eraikitzen ulertzea, ezagutzaren ondorioz gure burua maitatzen eta ditugun ñabardurak eta berezitasunak onartzen ikastea, elkarrekiko harremanak atseginagoak, sinergikoak eta aberatsagoak izan daitezen lagunduz.