2. MAILAKOAK BERRASOETA PARKEAN

Ikasturte berriari hasiera polita emateko asmoarekin 2. mailako hiru gelak irailaren 14an Berrasoeta parkera abiatu ginen 10:00ak aldera goiz pasa.

Covid neurriak malgutu bitartean ezin ditugu ikastolaren barruan gela desberdinetako ikasleak nahastu, beraz, edozein aitzakia ona da aire librean haurren arteko bizikidetza  sustatzeko  eta beste geletako lagunekin jolasean aritzeko.
Hau gozamena!
Hamaiketakoa parkeko mahaitxoetan egin ondoren ikasle guztiak sakabanatu ziren Berrasoeta parkeak eskaintzen dituen gune guztietaz gozatzera.
Tirolinak arrakasta handia izan zuen baita hondar txokoak ere. Izugarrizko jatetxea antolatu zuten hondar, belar eta makiltxoak erabiliz! Ezkutaleku ederrak topatu zituzten bertako zuhaitzen artean eta konturatu aurretik ikastolara bueltatzeko ordua iritsi zen.
Aurtengo ikasturtean  kanpoan egin daitezkeen jarduerek garrantzi handia izango dute ikasleen arteko erlazioak eta harremanak indartzeko.